Izenburua: IRATI XTREM

Tokia: OCHAGAVIA/OTSAGABIA

klikatu: Click here

Azalpena: IRATI XTREM martxa zikloturista EZ lehiakorra da. Hau da,ez dago sailkapenik, ez eta irabazlerik ere. Irteera neutralizatua izanen da lehenengo 3 kilometroetan, jarraian abiadura librea izanik. Norbera nahi duen (edo ahal duen) erritmoan ibiliko da. Ibilbideak Pirinioetako txoko ezezagunenetakoak zeharkatuko ditu, ia ibili gabeak, Irati basoari itzulingurua eginez. Hala ere, lehian aritu nahi dutenentzat LARRAINEKO KRONOIGOERA antolatu dugu. Pirinioetako mendate mitikoetako bat, 2007ko Frantziako Tourra zeharkatu zuena. Bertan zeure indarrak neurtu eta profesionalekin alderatu ahalko dituzu. Kronometratua izan nahi baduzu, mendate hasierara iristean, Larraine herrian berariaz jarritako alfonbraren gainetik pasatu besterik ez duzu.