Gastronomia
GASTRONOMIA SALACENCA
Zaraitzuko mahai batean esertzen garenean, berehala antzematen da produktuen kalitatea.
Mendialdean izanik, ezin dira falta izan artzainen bilgor-zopak. Bestetik, inguruko ibaiak aintzat harturik, bertako amuarrain bikainak ere dastatu behar dira.
Ez da ahaztu behar ehiza-haragia: basurdea, orkatza, oreina eta usoa. Horrekin egindako ondoko platerak nabarmentzen dira: kalderetea edo txilindroia, arkume-hankak, tripotxak, zezina edo atxarkia, eta arkume-saiheskia txingarretan. Bere garaian matatxerria ekitaldi soziala izaten zen herrietan; gaur egun ere atal guztiak baliatzen dira eta hestekiak egiten dira: txistorra, lukainka, birika eta odolkia.
Zaraitzu mikologoen paradisua da, eta zizek eta onddoek bere tokia dute bertako gastronomian: xurloa, esnegorria, ilarraka, onddo beltza, lanperna, perretxikoa…..
Postreei dagokienez, txaltxigorri torta izar nagusia da.
Eta otordua ongi amaitzeko, patxarana eta basaka.