Ingurunea
Eremu honen erakargarri nagusia natura gozatzeko inguru bikaina da. Otsagabia eta inguruak leku paregabeak dira natura-jarduerak, mendi-ibilaldiak, iraupen-eskia etab. egiteko. Zatoia ibaiak Abodi mendilerroaren hegoaldeko mazelako urak jasotzen ditu, eta hegoaldean, Otsagabian, Anduña ibaiarekin bat egiten du, mendilerroaren ekialdeko urak jasotzen dituena. Biek bat egiten dutenean Zaraitzu ibaia sortzen da, Nafarroako Pirinioetako ibai handietako bat eta ibarrari izena ematen diona. Otsagabitik erraz sartuko gara inguruko habitat ezberdinetan. Herritik, hainbat mendi-bidetan barrena natura-ingurune horretara iritsiko gara. Leku oro da egokia natura gozatzeko. Sakatu ezkerreko menuan eta aurkitu itzazu.