Ori
Mendi hau Irati basoaren gainetik gailentzen da, bere irudi ezagunarekin. Mendebaldetik hasita, 2.000 metroko garaiera duen Pirinioetako lehen tontorra (2.017 m) eta Nafarroako garaienetarikoa da, horregatik mendizale asko erakartzen ditu. Igoerarik errazena eta ohikoena Larraineko mendatetik abiatzen da. Ordubeteko ibilialdiaren ondoren, tontorrera helduko gara. Bertatik ikuspegi ezin ederragoak bistaratuko ditugu: Ani, Hiru erregeen mahaia, Petretxema, Ezkaurre… baita Zaraitzu eta Larraine ere.
Neguan errepidea irekitzen da bakarrik Pikatuaraino, Abodiko Ipar Eski Zentroraino. Udaberritik aurrera ez da arazorik izaten errepidean.