Eskariak

Herritarren karpeta

Senidetzea

Jarrai iezaguzu

SALAKETA-KANALA

kokapena

Zaraitzu ibarraren iparraldean kokatua, 764 metroko garaieran, Zatoia eta Anduña ibaiek bat egiten duten lekuan, Otsagabia Nafarroako Pirinioetako herririk ederrenetarikoa da. Herrira hurbiltzerakoan, mendi baten gainaldean Muskildako Ama Birjinaren santutegia gailentzen da, eta atzean Abodi mendia.

Zatoia ibaiaren gaineko zubian XVI. mendean altxatutako harrizko gurutzea dago, estilo platereskokoa.

Mugarteak 11.504 hektarea ditu, eta Erronkari, Aezkoa eta Frantziarekin muga egiten du. Herriaren ezaugarri nabarmenenak dira kale harriztatuak eta Anduña ibaiaren bi aldeetara antolaturiko etxe dotoreak eta zainduak.

Aspalditik herria lau auzotan banatuta dago: Urrutia, Irigoien, Iribarren eta Labaria.

Konbentzioaren gerran (1794) frantziar armadak eragindako suteak ia herri osoa suntsitu zuen. Gerora, hiria berreraiki zen.

  • Bandoak eta abisuak

  • Turismo bulegoa

  • Eguraldia

  • Irati basoa

  • Galeria