Abodi
Orotz-Beteluko mendigunearen ipar-ekialdean eta Zaraitzu eta Aezkoako iparraldean kokatua, Abodi mendilerroa ekialdetik mendebaldera zabaltzen da eta Irati mendia eta Urroa amildegiaren arteko eremua betetzen du.
Abodi
Mendilerroaren izena hartzen duen tontorra da garaiena, 1.500 metrotik gorakoa. Eremuko klimaren ezaugarri nagusia euri oparoa da, eta neguan askotan elurra.
Berezitasun bezala, aipatzekoa da hamar dolmen edo trikuharri aurki daitezkeela, eskualde honetako artzain-antzinatasuna erakusten dutenak. Gaztanbidea izenekoa, 1.400 metroko garaieran, aipagarrienetariko bat da. Hareharriz egina dago, eta zirkulu forma du, hamar metroko diametrokoa.
Abodi mendiaren gaur egungo itxura -goi eremuetan zuhaitzik gabeko larreak-, antzinatik dator.
Abodi