Eskariak

Herritarren karpeta

Alkateak erantzuten du

Senidetzea

Jarrai iezaguzu

Top Rural

012 – Arreta telefonikoko Zerbitzua

Web orri honetan eskainitako informazioaz gain, Otsagabiko Udalak 012 telefono zerbitzua eskaintzen die herritarrei.

Zer zerbitzu eskaintzen ditu 012– 948012012 telefono zerbitzuak?

  • KUDEAKETA: Katastro eta errolda ziurtagiriak eskatu daitezke; beste ziurtagiri motak (ondasunak, zergen ordainketa egunean edukitzea…..); ordainagirien kopiak; inprimakien eskaera; instantziak; ordainagirien ordainketa; ordainketen helbideratzea.
  • IZEN-EMATEA ETA HITZORDUAK: Udalak eskaintzen dituen jarduera eta ikastaroetan izena eman daiteke. Sarrerak erosi. Distribuzio zerrendetan harpidetu. Udaleko zerbitzu eta teknikariekin hitzordua zehaztu.
  • INFORMAZIOA:
    Herriko eta 012an sartuta dauden herri guztien udal informazioa eskaintzen dizu: instalazioak, zerbitzuak, kultur eta kirol agenda, izapideak nola egin, ordenantzak, zergak, ikastaroen eskaintzak eta diru-laguntzak, deialdiak eta lehiaketa publikoak, intereseko oharrak, etab.
    Oinarrizko hornidura enpresen izapideak (telefonoa, gasa, elektrizitatea eta ura), udalekoak ez diren informazioa ere eskaintzen dizu. Izapideak Nafarroako Gobernuarekin, osasun zerbitzu eta etxeak, hezkuntza, garraioa eta aisia, elkarteak, etab.
  • OHAR, KEXA ETA IRADOKIZUNAK: Zerbitzuei edo udaleko jarduerei buruzko kexak aurkeztu daitezke, iradokizunak egin edo ohar bat eman (hiri-altzariak, argiak……)

Nola jar daiteke harremanetan 012 telefono zerbitzuarekin?

  • Nafarroan, hiru zenbaki markatuz, 0-1-2, edo 948 012 012 zenbakiaren bidez.
  • Ordutegia, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 19:00etara.
  • Gurekin harremanetan jar zaitezke ere 012@infolocal.org -en bidez.

Proiektuaren helburua herritarrei udalarekiko harremana erraztea da, eskura dauden teknologia eta telematikaren bidez.

  • 012 – 948 012 012 telefono bidez.
  • Bide telematikoak, web, e-mail, informazio kioskoa, teletestua, etab.
  • Aurrez aurre, Udaletako herritarrei harrera egiteko bulegoetara joz.

INFOLOCAL Proiektuaren barruan dauden Udalak, Mankomunitateak eta Nafarroako Gobernuko unitateak ondoko hauek dira:

Toki entitateak:

Altsasu / Alsasua; Ansoáin; Anue; Aoiz <> Agoitz; Aranguren (Labiano, Zolina, Tajonar, Aranguren, Mutilva Alta y Mutilva Baja); Areso; Barañáin; Baztan (Almandoz, Amaiur-Maya, Aniz, Arizkun, Arraioz, Azpilikueta, Berroeta, Elbete, Elizondo, Erratzu, Gartzain, Irurita, Lekaroz, Oronoz-Mugairi, Ziga); Bera; Beriáin; Berrioplano (Añezcar, Artica, Oteiza de Berrioplano, Berrioplano, Larragueta, Berriosuso, Elcarte, Loza, Aizoáin, Ballariain); Berriozar; Burlada <> Burlata; Cadreita; Caparroso; Cáseda; Cendea de Cizur (Undiano, Muru – Astráin, Zariquiegui, Astráin, Larraya, Paternáin, Cizur Menor, Gazolaz);Corella; Esteribar (Agorreta, Ilurdotz, Antxoritz, Leranotz, Iragi, Irota, Eugi, Larrasoaña, Inbuluzketa, Saigos, Olloki, Urtasun, Zuriáin, Urdanitz-Urdanitz, Zabaldika, Zubiri, Sarasíbar.); Ezcabarte (Sorauren, Oricain, Cildoz, Eusa, Orrio, Maquirriain (Ezcabarte), Azoz, Arre); Ezcaroz <> Ezkaroz; Fitero; Fontellas; Goizueta; Guesalaz; Huarte <> Uharte; Iza (Aguinaga, Gulina, Erice (Iza), Sarasa, Aldaba, Atondo, Sarasate, Iza, Lete, Larumbe, Cia, Ariz, Ochovi y la Urbanización Zuasti); Izaga, Manc. (Urroz, Izagaondoa (Ardanaz de Izagaondoa), Lizoáin, Unciti (Alzórriz, Artáiz, Cemboráin, Najurieta, Unciti, Zabalceta), Ibargoiti (Abínzano, Idocin, Izko, Salinas de Ibargoiti), Monreal); Jaurrieta; Leitza; Lerín; Lodosa; Los Arcos; Luzaide / Valcarlos; Milagro; Noáin (Valle de Elorz) <> Noain (Elorztzibar) (Imárcoain, Noáin, Zabalegui, Torres (Elorz), Yárnoz, Guerendiáin (Elorz), Elorz, Zulueta); Ochagavía <> Otsagabia; Olazti / Olazagutia; Olite; Oronz <> Orontze; Salazar, Junta del V. de (sólo para los Aytos. De Ezcaroz, Jaurrieta, Ochagavía y Oronz); Salinas de Oro; Sansol; Tafalla; Ultzama (Alkotz, Arraitz – Orkin, Auza, Eltso, Eltzaburu, Gorrontz – Olano, Guerendiáin de Ultzama, Ilarregui, Iraizotz, Larraintzar, Lizaso, Suarbe, Urritzola – Galain, Zenotz); Valdizarbe, Manc. (Adiós, Enériz, Legarda, Muruzábal, Tirapu, Ucar, Uterga, Obanos); Valle de Egüés (Olaz, Ibiricu (Egüés), Alzuza, Ardanaz (Egüés), Azpa, Badostáin, Sagaseta, Elcano, Egüés, Elía, Sarriguren); Valtierra; Viana; Villafranca; Villava; Yerri <> Deierri; Zizur Mayor<> Zizur Nagusia

 

Nafarroako Gobernuko entitateak: Nafarroako Enplegu Zerbitzua (NEZ): Ingurumenaren eta uraren Z.N, NASUVINSA)

Turismo bulegoa

2018ko jarduerak

Eguraldia

Irati basoa


Galeria