Eskariak

Herritarren karpeta

Alkateak erantzuten du

Senidetzea

Jarrai iezaguzu

Top Rural

Kultura eta Ohiturak

JAIAK

Ochagavía/Otsagabia-gigantes

Ochagavía/Otsagabia-gigantes

Herriko jai nagusia irailaren 8an ospatzen da, Muskildako Ama Birjinaren ohorez.

Txupinazoak, udaletxetik, jaiei hasiera ematen die. Jaiak irailaren 7tik 11ra ospatzen dira. Horietan ekitaldi nagusiak herriko dantzarien emanaldiak dira.

Beste jai batzuk

  • Uztailak 26:
    Santa Anaren eguna da. Herriko kintoek jaiak antolatzen dituzte, uztailaren 24tik 26ra. Azken egunean Muskildara erromeria egiten da.
  • Abenduak 27:
    San Juan Ebanjelariaren eguna da, herriko beste zaindaria. Egun horretan Olentzero herrira etortzen da.

 

MUSKILDAKO DANTZARIAK

Zaraitzuarren belaunaldi anitzek gordetzen jakin duten bitxi handiaren jabe da herria, bere dantzak.

Otsagabiko dantzak lau makil-dantzek, zapi-dantza batek eta jota batek osatzen dituzte. Urtero, irailaren 8an, zortzi dantzariek, Bobo delakoa aurrean dutelarik, sinbolismoz beteriko liturgia bat ospatzen dute Muskildako Ama Birjinaren baselizaren aurrean.

Bezperan, irailaren 7an, dantzariek, zaraitzuarren jantzi zibila soinean dutelarik, beren protokolo eginbeharra hasten dute Patronatuko Maiordomoaren etxea bisitatuz. Jarraian, bera eta udala lagun, segizioa elizara joaten da Salbea abestera. Ondoren, Blankoa plazan dantza egiten dute.

Otsagabiko dantzen izenak honako hauek dira: lau makil-dantzak “Enperador”, “Katxutxa”, “Dantza” eta “Modorro”, zapi-dantza “el Pañuelo”, eta jota izenak berak dioenez. Horiei kalez kale egiten den “Kalejira” gehitu behar zaie.

Erritu-dantza hauek antzina-antzinakoak dira eta gaur egunera arte iraun dute. Muskildaren aurrean zortzi dantzariek eta Bobok dantzatu zutela jasotzen duen lehen dokumentua 1695ekoa da.

Egun Nafarroako folklorearen dantzarik esanguratsuenen artean daude.

 

MUSKILDARA ERROMERIA

ochagavia_otsagabia_danzantes_romería_muskilda

ochagavia_otsagabia_danzantes_romería_muskilda

Erlijio-kultua

Muskildako baselizara zenbait erromeria egiten dira urtean:

  • San Jorge: apirilak 23.
  • Gurutze Santua: maiatzak 3. Mezaren ondoren, ogia eta ardoa banatzen da. Egun honetan zelaiak bedeinkatzeko ohitura dago.

Egun horiek jaiegunak ez badira, igandera aldatzen dira.

  • Santa Ana: uztailak 26. Ogia eta ardoa banatzen da. 80 urtekoek urteurrena ospatzen dute..
  • Abuztuko Ama Birjina: abuztuak 15. Ermitaren inguruan segizioa egiten da eta hurrengo urteko maiordomoa aurkezten da.
  • Ama Birjinaren Jaiotza: irailak 8. Ermitaren inguruan segizioa egiten da, Muskildako Ama Birjina dantzariek lagunduta.
  • Muskildako Ama Birjina: irailak 17. Muskildaren aldeko zozketa egiten da.
  • Santa Luzia: abenduak 13. Ez da erromeria. Patronatua, urteko maiordomoa eta bere familia, eta hurrengo urteko maiordomoa bertaratzen dira.

 

Turismo bulegoa

2018ko jarduerak

Eguraldia

Irati basoa


Galeria