Título: Orhipean, oficios y tradiciones

Lugar: Ochagavía / Otsagabia

Link out: Click here

Fecha de Inicio: 2012/8/24

Fecha de Finalización: 2012/8/25

Otsagabiko bizilagunak arduratzen dira festa honen  antolakuntzaz; baina ez bakarrik hori, antolakuntzaz gain, haien parte hartzea ezinbestekoa da. Taldeka antolatuta, txerri hilketa, iruleen lana, artile joa, ikuzleak errekan, garijotzea… birsortzen dute, hots, herria mende hasierako egunerokotasunera itzultzen da.

Honetarako guztirako, Otsagabiko herria agertoki bihurtuko dugu, eta otsagabitarrak orduko janzkeraz irtengo dira kalera. Nork bere pertsonaiaren papera beteko du, eta harekin batera 1900. urtera eramanen gaitu. Iaz, adibidez, karriketan barna sendagilea edota irakaslea ikusi ahal izan genituen Orhipean festan.