Eskariak

Herritarren karpeta

Alkateak erantzuten du

Senidetzea

Jarrai iezaguzu

Top Rural

Historia

Ochagavia / Otsagabia Casa Fortiño

  1. mendeko dokumentuetan «Osxagauia» eta «Oxssagauia» grafiak daude jasota. XIV. mendean sortu ziren Zaraitzuko hiru lursail edo mugapeak, eta gure herria hirugarrena izan zen. Demografian eta ekonomian herri garrantzitsua izan da; horren adierazgarri dugu herriak Batzorde Nagusian izan zuen ordezkari kopurua. Batzordeak administratu zituen ibarreko politika eta ekonomia. 1699an jurisdikzio-autonomia eskuratu zuen, gainerako lursailek bezala, baina behin betiko administrazio-banaketa 1864an egin zen. Hala ere, Zaraitzuko Batzorde Nagusiak iraun egin zuen.

XVIII. mendearen amaieran herriak bere historiako hondamendi handienetariko bat bizi izan zuen. 1794an frantziarrek penintsula osoa okupatu eta Otsagabian 182 etxe eta 52 borda suntsitu zituzten. Alabaina, XIX. mendearen erdialdean herria guztiz berreraikia zegoen.

Erdi Aroko agiriei esker, herriko ekonomia nolakoa zen jakin ahal izan dugu. Jendea artzaintza eta nekazaritzari loturik bizi zen. Gainera, klima zela-eta, transhumantzia egiten zen Nafarroako Erriberara. Garai hartan basoa ia ez zen ustiatzen, soilik eraikuntza eta egurrerako. Gaur egun jarduera ekonomiko askotarikoak daude, eta aurreko hiruekin batera, turismoa, eraikuntza eta administrazioa ere aipatu behar dira.

HERALDIKA

Armarrian gorria du, eta sable-otso bat, urre koloreko azazkalekin. Otsoak zilarrezko bildots bat du ahoan, eta urre koloreko adarrak hondo gorriaren gainean ageri dira. Armarri hau Zaraitzu ibarrarena eta ibarreko herri guztiena ere bada. Otsagabian eta Zaraitzuko beste herrietan, hainbat etxeren aurrealdean ageri da armarri hau,Felipe II.ak Zaraitzuko kapareei emana.

Ochagavia / Otsagabia - Escudo

Ochagavia / Otsagabia – Escudo

  • Bandoak eta abisuak

  • Turismo bulegoa

  • Eguraldia

  • Irati basoa

  • Galeria