Eskariak

Herritarren karpeta

Alkateak erantzuten du

Senidetzea

Jarrai iezaguzu

Top Rural

Arte

HERRI-ARKITEKTURA ZIBILA

Ochagavia / Otsagabia_ventana germinada

Ochagavia / Otsagabia_ventana geminada

Otsagabiaren edertasuna, hein handi batean, etxeei zor zaie. Anduña ibaiak herria zeharkatzen du eta etxeak bi aldeetan banatzen dira. Etxeek teila lauez egindako teilatu pikuak dituzte, bi edo lau isurialdekoak. Etxeak elkarren artetik bereizik izaten dira, tartean “etxekarteak” egonik. Zenbait harlanduz eginak dira, eta armarriak eta ate handiak dituzte. Aipatzekoak dira Erdi Aroko Urrutia, Iriarte eta Donamaria jauretxeak eta XVIII. eta XIX. mendeetako zenbait etxe armarridun,

Beste alde batetik, herriko sarreran, Zatoia eta Anduña ibaiek bat egiten duten tokian, XVI. mendearen hasierako harrizko gurutze bat dago, estilo platereskokoa; eta Zatoia ibaiaren gainean Erdi Aroko harrizko zubi bat.

ERLIJIO-ARKITEKTURA
Muskildako Ama Birjinaren baseliza
Izen bereko mendiaren tontorrean kokatua dago, 1.025 metroko garaieran. XII mendeko baseliza erromanikoa da, XVII. mendearen erdialdean berritu zutena. Oin-planta laukizuzena da eta dorreak teilatu konikoa du. Eremua harresi batez inguratuta dago, eta bertan baseliza eta kapilauaren eta ermitauaren etxea daude.

Ochagavia / Otsagabia_Santuario de Muskilda

Ochagavia / Otsagabia_Santuario de Muskilda

Muskildako Ama Birjinaren Mere Lego Patronatuak kudeatzen du. Maiordomoa buru duela, baseliza eta bere ondasunak mantentzeaz arduratzen da.

Esteka honetan Muskildako Ama Birjinaren baselizako angelusaren kanpai-hotsak entzun daitezke.

San Juan Ebanjelariaren eliza
Eliza XVI. eta XVII. mendeetan eraiki zen, eta Erdi Aroko hondarrak ditu, 1220 ingurukoak.

Balio handiko hiru erretaula gordetzen ditu, Pizkunde garaikoak, 1578an Juan de Antxetak eginak. Erretaula garaiera handikoa da eta absidearen formara moldatzeko taiu “ochavatua” du. Bankua, zutabe arteko lau zati eta atikoa ditu.

Bankuaren hornidura oso originala da, izan ere, 14 aulkietan Pasioaren ezaugarriak daramatzaten giza irudiak eta Hermesak agertzen dira.

Parrokiak urregintzako multzo handia gordetzen du, baita mihise batzuk ere, Magdalenarena kasu.

Ochagavia / Otsagabia_retablo_parroquia_San_Juan_Evangelista

Ochagavia / Otsagabia_retablo_parroquia_San_Juan_Evangelista

  • Bandoak eta abisuak

  • Turismo bulegoa

  • Eguraldia

  • Irati basoa

  • Galeria