Eskariak

Herritarren karpeta

Alkateak erantzuten du

Senidetzea

Jarrai iezaguzu

Top Rural

Irati basoa

Ochagavia / Otsagabia_Irati

Ochagavia / Otsagabia_Irati

Otsagabitik 24 kilometrora, Zatoia ibaiaren ibilbideari jarraitzen dion errepidetik, Urtxuria eta Urbeltza ibaiek bat egiten duten lekura iritsiko gara, Irati ibaia jaiotzen den lekura, alegia.

Nafarroako ipar-ekialdean, eremu malkartsu eta aldapatsuan, Irati basoa iberiar penintsulako baso-eremu zainduenetakoa da, eta Europako pagadi-izeidi handienetakoa.

Iratin orein arren orroak entzun daitezke udazkenean oso leku gutxitan bezala, eta urtaro horretan ere hartzen du basoak kolore biziena.

Irati basoak 17.000 hektarea baino gehiago izan arren, legez zati txiki bat baizik ez da babestua: Lizardoiako Erreserba Integrala eta Mendilatz eta Tristuibarteako erreserba naturalak osatzen dituzten 238 hektareak.

Iberiar penintsulako baso handi eta mardulena da Irati. Hain zuzen, oso ongi zaindua dela, horixe du ezaugarri nagusi.

Iratiko arro garaian, basogintzako lanak kontrolpean burutu dira beti, eta ondorioz, inguruko zenbait eremu jatorrizko egoeran dira ia.

Pirinioetako eremu honetan euri asko egiten du eta erliebe malkartsua zeharkatzen duten errekasto eta uhar asko daude paisaian.

Irati ezagutzeko oinez joatea da onena. Mendiko bide eta ibilbide zabal asko ditu horretarako.

Turismo bulegoa

2018ko jarduerak

Eguraldia

Irati basoa


Galeria