Eskariak

Herritarren karpeta

Alkateak erantzuten du

Senidetzea

Jarrai iezaguzu

Top Rural

Fauna eta landaretza

ochagavia_otsagabia_fruto

ochagavia_otsagabia_fruto

Abodi

Abodi mendilerroaren hegoaldean eta ekialdean pinu gorria da nagusi, eta landare belarkara askoko goi eremuetan zuhaitzik gabeko larreak, Zaraitzuko ardien bazkaleku dira, udan hara joaten baitira larratzera. Iparraldean pagoak eta izeiak dira nagusi. Abodi eremu egokia da txilarra, iratzea eta zuhaixka-formako gainerako landareak hazteko.

Faunari dagokionez, hegaztiak ugariak dira, horietako asko sarraskijaleak. Ugatz, sai, bele eta sai zuri asko daude inguruan. Mendi-txirriskila, hegatxabala, garraztarroa eta mendi-txirta bezalako hegazti txikiak ere badira.

Inguru hau gozatzeko garairik egokiena uda da, orduan izaten baita ekosistema osoa goieneko unean.

Irati

Iratiko basoaren balio ekologiko nagusia pagoz eta izeiz osatutako eremu zabalak dira. Pagadi trinkoak 35 metroko garaierakoak dira askotan, eta tartean izeien piramide formako adaburuak nabarmentzen dira. Pagadi-izeidiaz gain, haritza, astigarra, ezkia, lizarra eta beste zenbait espezie ere badira.

Flora ikusgarria da Iratin, eta fauna ere aberatsa da oso. Irati basoan bizi diren ugaztun handien artean, orkatzak, basurdeak eta oreinak dira aipagarrienak. Ehunka urte dituzten zuhaitzen zuloetan muxar grisak bizi dira. Lepahoria, igaraba, Pirinioetako desmana eta hanka zuriko ur-satitsua ere oso ohikoak dira Iratin.

Hegaztiei dagokienez, okil beltza eta okil gibelnabarra nabarmentzen dira, eta harraparien artean, aldiz, ugatza, belatz handia eta arrano beltza.

Horiez gain, erreserba biologiko honetako erreketan anfibio asko dira, Pirinioetako uhandrea esaterako.

Turismo bulegoa

2018ko jarduerak

Eguraldia

Irati basoa


Galeria